Saldropoko Bustigunea, Zeanurin aurkitzen da, Atxuriko haitzen azpikaldean, Gorbeia mendigunean.
Saldropoko Bustigunean belardi umelak eta putzuz betetako esparruak nagusi badira ere, bustiguneak 3 hektaria betetzen ditu.
BERTAN INTERPRETAZIO PUNTU BAT AURKITUKO DUGU, FAUNAZ, FLORAZ ETA BUSTINGUNEAREN IRAGANAZ HITZEGITEN DUENA.
Barazarreko atetik helduko gara Saldropora. Saldropo toki izugarria da non, izarrak ikusi, eguzkipean naiz itzalpean atseden hartu edo uretan plisti-plasta ibili daitekeen.
Gorbeia Central Park-eko ondare natural hau, Dimako udalerrian aurkitzen da.
Gorbeiako konpotiko paisaia ederra bada, lurrazpian aurkitu dezakeguna are gehiago. Gorbeiako mendigunean, Bizkaia eta Arabako mugan, gaur egun natura-parkea den, eskualdeko lurrazpiko zulo adierazgarrienetarikoak daude. Hauen artean, Baltzola eta Mairulegorreta, estalaktita eta estalagmita zirraragarriez betetako izugarrizko eraketa eta galeria anitz dituzten barne-paradisu naturalak.
Gorbeiako Natura-Parkea Bizkaia eta Araba artean aurkitzen da, 1481 metroko altuera duen Gorbeia mendiaren inguruan. Bere gailurrean, Gorbeiako Gurutze famatua aurkitzen da, 18 metroko altuera duena.
Azalelaren %70a pagadi, harizti eta pinuez beteta dago. Txabola eta korta ugari aurkitu daitezke, Gorbeiako hartzain-tradizioaren islada direnak, burdinola eta baserriak ere aurkituko ditugu berezko nekazaritza-arkitektura dutenak.
GORBEIA, EUSKAL MITOLOGIAREN ISTORIOETAKO AGERTOKI GARRANTZITSUENETARIKOA DA, LAMIAK, SORGINAK ETA JENTILAK PERTSONAI NAGUSI DIRELA.
Itzina Gorbeiako Natura-Parkearen eraketa karstikoen eredu bikaina da. Airetik begiratzen bada harrizko goi-lautada bat ikusten da, ertzak tontor bat eratzen dutelarik, barne ahurra babestuko balu bezala.
Orozko udalerriak ondare natural bikaina gordetzen du, Euskal Herriko toki paregabe, basati eta ederrenetarikoa delarik. Itzinako mendigunea kareharrizko babesgabeko paisaia da non koba, leize eta lurpeko ibai ugari daude haize indartsua eta euri nabaria dela eta. Haitzulo nagusia Supelegor da, zein kondaira anitzen abiapuntu izan den, hauetan garrantzitsuenak Anbotoko Mariren aldi bateko bizitokiari buruzkoak.